Gorde taulak
Taula etxetik hondartzara eta itzulera eramatearen eragozpenez eta gaur egun gure kirol gogokoena praktikatzeko dugun denbora gutxiaz jabetuta, Zurriolako hondartzan taulak eta neoprenoak gordetzeko lehen lekua sortu du Bera Bera Surfek. Hondarretik 5 metro eskasera, gure lokalak kokapen paregabea du, Groseko kaleetan oinutsik ibiltzea eragotziko dizuna, kristalarekin mozteko arriskuan. Lekuak tamaina ezberdinetako armairuak ditu (bakarra, bikoitza edo longboarda), bakoitzak bere gauzak gorde ditzan. Lokalak deshezegailua, nahi duzunean sartzeko giltza elektronikoa, gizonezko eta emakumezkoen aldagelak, Kursaalera konektatutako bideo-zaintza eta Manteo kiroldegiko gimnasiorako sarbidea du, olaturik ez dagoenean kirolik ez egiteko aitzakiarik izan ez dezan. .